Bazkidetza

Sorzainek jarraitzaileei editore eta egileekin batera komunitatearen kide izateko aukera eskaini nahi die. Bi bazkidetza mota bereiziko dira: batetik, laguntzaileak. Hauek argitaletxeari beren neurrian eskainiko diote laguntza ekonomikoa. Urtean zehar Sorzainek argitaratuko dituen bi liburu erostera konprometitzen dira, eta komunitatean iritziak plazaratu zein Sorzainen inguruko informazioa jasotzeko eskubidea izango dute.

Bestetik, bazkideak. Hauek urtean 60 eurotako kuota ordainduko dute, ondorengo eskubide hauen trukean: webgunean liburuen inguruko iruzkinak egiteko aukera izango dute, urtean zehar argitaratutako liburuak etxean jasotzea, editore eta egileekin harremana eta komunikazioa izateko aukera, Sorzainek antolaturiko ekitaldi, aurkezpen eta bestelakoetara hurbiltzeko informazioa eta gonbidapena eta Sorzaineko bazkideen dirua zertan eta nola gastatzen edo inbertitzen den gardentasunez jakitea ere.


SORZAIN ARGITARAPENAK. Algortako Etorbidea 69 3 kanpo esk 48993 GETXO +34 661 035 374
sorzain@sorzain.eus