Egileak
Ezagutu gure ahotsak

Jon Kortazar

(Mundaka, 1955). Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Literaturako katedraduna. Compostelako Santiagoko irakasle bisitaria. Irakaslea, idazlea eta hainbat komunikabideetako kolaboratzailea. Gaur egun Egungo Euskal Literaturaren Historia (2003-2014) idazten duen ikerketa taldeko zuzendaria da. Historiak garaiko literatur lana generoka aztertu ditu eta zortzi liburutan eman du gaia: eleberria, poesia, nobela eta zinema, ipuina, haur eta gazte literatura, antzerkia, saiakera eta komikia, horrela garaiko literaturaren ikuspegi aberats bezain sakona emanez. Laster ingelesez argitaratuko da laburpena. XX. mendeko euskal literaturaz lana ezberdinak argitaratu ditu.

Mitxelko Uranga

Mitxelko Uranga (Berango 1978) Filosofian lizentziaduna (UNED) eta Filosofian doktorea da (EHU). Sopelako Ander Deuna ikastolako filosofia irakaslea da. Poesian Mitxoleta elekrikoetan koleopteroak (Beta, 2010) liburua argitaratzeaz gain, zenbait saiakera plazaratu ditu. Espektroak trilogia (Utriusque Vasconiae, 2010, 2011, 2012), Euskomunitatea (Utriusque Vasconiae, 2013), Eros(ki) (Pamiela, 2013) eta Tartaroa (Pamiela, 2015).

SORZAIN ARGITARAPENAK. Algortako Etorbidea 69 3 kanpo esk 48993 GETXO +34 661 035 374
sorzain@sorzain.eus