Bloga
‘Pott Banda. Ekilibrista bihotza’ liburuaren aurkezpena Bilboko Bidebarrieta liburutegian

Idoia Jauregiren gidaritzapean, Jon Kortazar, Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde, Unai Elorriaga eta Santi Lapatza-Gortazarrek hitz egin dute Pott Bandaren inguruko solasaldian. Entzule ugarien artean, liburuan parte hartu duten beste emakume eta gizon asko zeuden.
Lagun artean eta argitaratu berri dugun liburua aitzaki, Pott Banda eta haren testuinguruaren inguruan aritu dira sei mahaikideak. Saioa zuzenean ikusi ahal izan zen interneten streaming bidez. Bideoa hemen ikusi dezakezue:

Asteartean, maiatzaren 10ean, izan da Sorzainen lehen argitarapenaren aurkezpen hau, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Sorzain (2017-05-10 10:39)

Gure intentzioa… kultura librea

Liburuaren sektoreak egun bizi duen egoera ikusita, etorkizunari begira, beste ekoizpen eredu  bat bultzatzeko intentzioarekin jaio da Sorzain. Banaketa bideetan ale bakoitzeko %55a gastua doa, idazleek ale bakoitzeko %10a (kasu askotan gutxiago) soilik irabaziz. Honezkero, banaketarik gabeko liburuak ekoiztuko ditugu, webgunearen bidez zuzenean salduz, bazkide eta kolaboratzaileei bidalketa zuzenak eginez edo ta liburu denda konkretu batzuetan gure liburuak guk geuk eramanez, eta nola ez, idazle bakoitzaren lana errespetuz eta duintasunez ordainduz. Honela gaur egungo argitalpen tradizionalen alternatiba bat izan nahi du Sorzainek, Creative Commons zigilupean kultura askea zabalduz eta egileak duintasunez zainduz, kultura librearen aldeko apustuan oinarritzen dugu gure lana beraz, kultura librea gizarteari zabaltzeko helburuarekin.

Sorzain argitaletxea proiektu irekia da, bazkideen eta kolaboratzaileen iritzia kontuan hartuko da, alegia, kolektiboki hartuko dira erabakiak, editore, kideen eta bazkideen artean. Honetarako sorzainek merkatuak markatzen duen konpetitibitate logika horretatik at kokatzen du bere burua, ikuspuntu antzekoa duten argitaletxeekin elkarlana bultzatuz. Gure jarduera beraz, liburugintzaren egoera kritikoa ikusten duten elkarte eta argitaletxeekin elkarlana bultzatzea da, gizartean liburuen kontsumo arduratsua eta kritikoa bultzatzeko intentzioarekin, gizartearen eraldaketa justua eta bidezkoa elkarrekin gauzatzeko.

Irabazi asmorik gabeko proiektua da Sorzain honenbestez, lortutako diru guztia beste argitarapen berriak ateratzeko erabiliko da, bazkide eta laguntzaileen iritzia eta parte hartze zuzena bultzatuz.

Proiektu politiko kulturala den heinean, gizartearen eraldaketarako eta hausnarketarako tresna izateko asmoaz jaioa da Sorzain. Gizartean pentsamendu eta ezaguera kritikoa suspertu eta zabalduz, honetarako, liburua izango da Sorzainen tresna nagusia, gizartea eta gizabanakoen eraldaketa ahalbideratzeko.

Saiakera liburuen eskaintza oparoa, beste argitaletxeek ez bezala, beste ildo literario batzuen artean, eleberriak, ez fikzioa, arte liburuak… beti ere editore, kide eta bazkideek  erabakitako irizpideak aldez aurretik adostuta, prozesu honetan hartzen diren erabakiak modu baltzuan hartuta.

Santi Lapatza-Gortazar (2016-11-13 18:48)


SORZAIN ARGITARAPENAK. Algortako Etorbidea 69 3 kanpo esk 48993 GETXO +34 661 035 374
sorzain@sorzain.eus